Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Iraizozek bere emaztearen gutuna erantzun du "Intimissimi" tartean

Hamarkada batez Athletic futbol taldeko atezaina izan da Gorka Iraizoz. Bere sekretuak ezagutu ditugu Jon Gotzonek egin dion "Intimissimi" tartean.

  • 7:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

10 urtez Athleticek atean egon ostean, agur esateko ordua heldu zaio Gorka Iraizozi. Oraindik ez daki zein taldetan arituko den hurrengo urtean, baina aldaketek halako beldur bat sorrarazten diotela kontatu du.

Txikitatik futbolean aritu den arren, beste ofizio bat izango balu, iturgina izango zela aitortu du, bere aitak horretan jarduten duelako. Gaur egun hiru alaben aita da, eta horien jaiotza egunak izan direla bere bizitzako unerik onenak baieztatu du.

Uretan lasai-lasai egotea gustatzen zaio, baina pilak jarri behar dituenean, Gatiburen "Euritan Dantzan" abestia bezalako doinuak entzutea duela gustuko esan du.

Charlize Theron eta Brad Pitti emango lioke muxu nafarrak. Hala ere, oso zoriontsu bizi da duen familiarekin eta bere emazteak idatzitako gutuna erantzun du zuzenean Didan.