Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Onintza Enbeitaren euskal kantutegia

Herririk herri, tabernarik taberna, denon ahotan izan diren zenbait kantu ezabatu eta beste hainbat proposamen egin ditu bertsolari bizkaitarrak.

  • 15:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela aste batzuk, euskal kantutegitik abesti batzuk kentzeko eskaria egin zuen Onintza Enbeitak, 'Dida' saioan, eta gaur kantu horien ordezkoak bilatzen saiatu da. Hala, euskal kantutegi berria sortu du Enbeitak, esanahi zentzudunagoa duten letrekin, eta berriagoak diren abestiekin.

"Erota zaharraren" partez, adibidez, Izaroren "Koilarak" proposatu du, eta "Aita-semeak" kendu eta, Mikel Urdangarinen "Gaur gurutzatu gara" sartzea gomendatu du.

"Loretxoa" kantua ere ez zaio gehiegi gustatzen. Horregatik, haren lekuan Ken Zazpiren "Mendigoxaliarena" jarri du. Aipatzekoa da, halaber, Mikel Laboaren "Oi Pello, Pello" baztertzea erabaki duela, trgedia dela argudiatuta. Trukean, Mikel Markezek eta Uxue Alberdik elkarlanean egindako "Konplize ditut eta" bertsoak sartu ditu euskal kantutegian.

Horiek, ostera, ez dira Onintza Enbeitaren proposamen bakarrak izan. Entzun guztiak, hementxe.

 

 

>