Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Iñigo Martinez: "Hobekien ondarrutarrez hizketan sentitzen naiz"

Athleticeko jokalaria 'Dida' saioan izan da Reala utzi zuenean idatzitako agur polemikoari buruz hizketan. Gainera, talde berrian nola hartu duten kontatu digu.

  • 6:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iñigo Martinez futbol-jokalaria entrenamendura bidean harrapatu dute goizean 'Dida' saiokoek. Athletic taldeak duela astebete eman zuen futbolari ondarrutarraren fitxaketaren berri. Harrezkero, denon ahotan egon da Realeko jokalari ohiaren erabakia. Gainera, talde txuri-urdina utzi zuenean idatzitako agurrak harrabotsa sortu zuen futbol zaleen artean, ondarrutarrez idatzita egotea ez baitzuten "normaltzat" jo askok eta askok.

Horren harira mintzatu da, hain zuzen, Gaztea Irratiko saioan. "Hasieran euskara batuan ematen nituen prentsauurekoak, baina ez nintzen eroso sentitzen. Horregatik, ondarrutarrez mintzatzeko erabakia hartu nuen, eta zazpi urte daramazkit elkarrizketetan zein agerraldietan nire hizkera erabiltzen". esan du.

Euskara batuaren kontra dagoen galdetzera ere ausartu dira 'Dida'ko esatariak: "Ez nago batuaren aurka, baina herri bakoitzean modu ezberdin baten hitz egiten da eta errespetatu beharra dago. Batuan ondo moldatzen naiz, ez daukat inungo arazorik, hala ere, nire buruan ez da sartzen ondarrutarra izanda batuan hitz egitea", azaldu du.

Talde berrian zer moduz sentitzen den kontatu die bukaeran entzuleei: "Heldu zen garai bat ez nintzela Realaren entrenamenduetara hain gustura joaten, eta taldez aldatzeko aukera aprobetxatu dut", azpimarratu du.

azpimarratu du.