Dida!

Dida!

Dida!

Inauterietako saioa

'Dida of Thrones' saio berezia, ostiral honetan Gaztean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Inauterietan murgilduko dira 'Dida' saioko esatariak otsailaren 9an. 'Game of thrones' telesaila ardatz izango duen saio berezia zuzenean ikusi ahal izango duzue Gaztearen webgunean.

Inauteriak direla eta, 'Dida'k saio berezia prestatu du ostiral honetarako. 08:00etan irratia piztu ez ezik, Gaztearen webgunera ere sartu beharko zarete bihar, izan ere, streaming bidez, zuzen-zuzenean ikusi ahal izango duzue Miramongo estudioetan gertatzen dena.

"Dida of Thrones" gaiari eutsita, Game of Thrones telesail ezaguneko pertsonaien azalean jarriko dira bost esatariak. Hain zuzen ere, bost familia osatuko dituzte Julenek, Anttonek, Edurnek, Jon Gotzonek eta Ainhoak, eta tronu bakarraren alde lehiatuko dira guztiak.

Hala, saioa bost esatariek hasiko badute ere, bakarra izango da tronura iritsiko dena. Hori aukeratzea ikus-entzuleei egokituko zaie. Adi, beraz, zuek etxetik egin beharreko lanari!

Horretaz aparte, mozorroek, sorpresek eta ohiko lehiaketek hartuko dute lekua. Gainera, zuzenean ikusteko aukera ez duzuenontzat, Gaztearen webgunearen eta sare sozialen bitartez, hainbat bideo eta argazki zabalduko ditugu.

Heldu dira Inauteriak Gazteara!

/p>