X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

GAZTEA BOX

Kemen elkarrizketatu dugu Gaztea Boxen

Aste honetako kaleratua izan da Kemen "El Conquis" saioan. ETBko saioan egin duen ibilbidea errepasatu dugu eta bere esperientzia kontatu digu.

  • 10:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

"El Conquis" saioko Kemen Aldave Gaztea Boxen izan da. Probetan indartsu ikusten bazen ere, aste honetako kaleratua bera izan da eta egin duen ibilbidea errepasatu dugu.

"Mututxo" ezizena jarri zioten gutxi hitz egiteagatik. Egin duen ezerekin damutzen ez bada ere, telebistan ez omen da bera benetan nolakoa den ikusi. Askoz ixilago agertu dela nabarmendu du.

Handik itzuli zenean inori ez zion kontatu programako ezer. Hala ere, bere lagunek kalkuluak eginak zituzten gutxi gorabehera zein postutan geratu zen jakiteko. Astelehen honetako kanporatua izan dela ikustean gertuko bat baino gehiago harritu da.

Amaiera aldera, Ibon Fernandezek egindako galdera batean Julian Iantzi kabroia dela, Manu Maritxalar lasaia dela eta Saioa jatorra dela esan du.

2017ko edizioa Aitorrek irabaztea merezi duela kontatu du.