X-gaztea box-X

X-gaztea box-X

Gaztea Box

2017ko euskal pertsonaia

'Urteko pertsonaia' aukeratzeko lehiaketa abiatu du 'Gaztea Box' saioak

LUZIA ZUGADI | eitb.eus

Hauek dira 2017ko pertsonaia izateko lehian dauden bost hautagaiak: Xabi Alonso futbolaria, Izaro Andres abeslaria, Eneko Sagardoy aktorea, Oto Vans 'influencerra' eta Amaia Romero 'reality izarra'.

Urte bukaeran ohikoa izaten da zerrendak egitea, dela urteko musikaririk onena aukeratzeko, dela urteko bideorik onena izendatzeko edota dela zeresan handiena eman duen pertsonaia hautatzeko.

Horixe da, hain zuzen ere, 'Gaztea Box' saioak entzuleei proposatu diena. Hots, 2017ko "pertsonaia" zein izan den erabakitzea. Iaz ere egin genuen antzeko lehiaketa bat, baina oraingoak ezberdintasun handi bat izango du 2016koarekin alderatuta: urteko pertsonaia bakarra izango da, hau da, ez dugu emakumezko eta gizonezko pertsonaia "sonatu" edo ospetsuenen artean bereizketarik egingo.

Horrela, bada, gaurtik hasi eta abenduaren 16ra arte jasoko dituzte entzuleen zein irakurleen botoak 2017ko pertsonaia izateko lehian dauden bost hautagaiak: Xabi Alonso futbolaria, Izaro Andres abeslaria, Eneko Sagardoy aktorea, Oto Vans 'influencerra' eta Amaia Romero 'reality izarra'.

Saria

Dakizuenez, parte hartzeak beti dauka saria Gaztean. Hori horrela, bozketan parte hartzen duten guztien artean iPad mini bat zozkatuko dugu. Bozkatu.

Izendatuak:

XABI ALONSO, futbolaria

IZARO ANDRES, abeslaria

ENEKO SAGARDOY, aktorea

OTO VANS, influencerra

AMAIA ROMERO, reality izarra

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gaztea online