Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Bulego: “Diskoaren motibazioa aitatasuna izan da, baina edozein aldaketak eragiten duen grinari buruzkoa da”

B. F. | Gaztea

Bulegoren disko berriko lehen singlea zuzenean estreinatu dugu "Gu"n, Tom eta Xabi taldekideekin.

  • Bulego taldeko Xabi eta Tom

    Bulego taldeko Xabi eta Tom. Argazkia: Gaztea

    15:11 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bulego taldeko Tom eta Xabik "Zure Begi Horiek" izeneko singlea aurkeztu digute "Gu"n, Aldatu Aurretik disko berriko lehen aurrerapena.

Eta hortik abiatu dugu elkarrizketa: zer aurkituko dugu taldearen album berrian?

Ba, Tomek azaldu digunez, aldaketa baten aurrean sentitzen ditugun ezinegon eta grinen bilduma.

Taldeko abeslari eta letragilearen kasuan, aitatasunak eragin dio bere bizitzako aldaketarik handiena: "Niretzat diskoaren motibazioa aitatasuna izan da, baina edozein aldaketak eragiten duen grinari buruzko lana da".

Gainera, Aldatu Aurretikekin orain arte lortu gabeko zerbait egin dutela kontatu digute: disko kontzeptuala sortzea. Hau da, kanta bakoitzak zentzu, kolore eta izaera propioa duen arren, badago denak lotzen dituen hari ikusezin bat; aldaketarena, hain zuzen ere.

Udako bira eta atsedena

Aurtengo udan hamaika kontzertu eman ditu Bulegok, Euskal Herrian zein gure mugetatik kanpo. Harrera paregabea izan da, eta berotasuna sentitu duten arren, presioa eta beldurrak ere areagotzen joan zaizkie.

Taldearen bilakaerak ere eman die nolabaiteko bertigoa: "Oso eroa izaten ari da, hiru urte daramazkigu proiektu honekin eta gauza asko bizi izan ditugu denbora gutxian".

Erritmo frenetiko horren baitan, babesarekin eta bidearekin eskertuta daude taldekideak, baita atsedena hartzeko beharra somatzen hasiak ere. Hala, diskoa aurkeztu eta jendaurrean jo ostean, erlaxatzeko tartea hartuko dutela aurreratu digute.