Gu

Gu

Gu

Benidorm Fest

Benidorm Fest 2024: zarauztar bat dago datorren urteko 16 lehiakideen artean

Jon Fernandezek Benidorm Festen hamasei hautagaien errepasoa egin digu “Gu”n.

  • Noan

    Noan

    9:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Dagoeneko badakizkigu 2024ko Benidorm Festen parte hartuko duten hamasei lehiakideen izenak. Jon Fernandezek kontatu digu "GU"n, eta hiru faboritoen zerrenda osatu dugu.

Errepasoa egin aurretik, Noan izeneko bakarlari zarauztarra aipatu du kolaboratzaileak. 25 urteko gazteak pop-rocka jorratzen du, gitarra bidaide duela. "Te Echo De -" abestiarekin aurkeztu da Benidorm Festera.

Guretzat ezezagunak diren hainbat izenen artean badaude proposamen ezagunagoak ere: María Peláe flamenko musikaria eta Miss Cafeina pop banda ezaguna.

Hamasei kantak aztertuta, faboritoen podiuma egiten ausartu da Jon Fernandez. Hirugarren postuan Sofia Collen "Here to Stay" kokatu du, bigarrenean St. Pedroren "Dos Extraños" eta lehenengoan Almácorren "Brillos Platino".

Aipatutakoez gain, Angy Fernandez, Dellacruz, Jorge González, Lérica, Mantra, Marlena, Nebulossa, Quique Niza, Roger Padrós eta Yoly Saa ikusiko ditugu Benidorm Festeko taula gainean.