Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Xanderren ‘Neraberriak’: etorkizun distopikoa, amorrua eta bele beltzak

Artista gazteak bere estreinako EPa aurkeztu digu, "GU"n.

  • Xander

    Xander. Argazkia: Gaztea

    9:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Neraberriak izeneko EPa aurkeztu digu Xanderrek, "GU"n.

2022ko Maketa Lehiaketan parte hartu zuen, 16 urterekin, eta Harrobia Saria (Oso Polita diskoetxearekin EP bat ateratzeko aukera) eraman zuen etxera.

Elektronikaren bidetik, letra triste eta bortitzak erritmo dantzagarriekin uztartzen ditu debagoienar artistak.

Gaiei dagokienez, nerabezaroan sentitzen direnak islatu ditu. "Etorkizun distopiko honetan gizartean ahaztutako taldetxo bat dira nerabeak", azaldu digu.

Xanderrek berak kontatu digunez, interneten ikasi du musika egiten. Erreferenteetan, Luna Ki, Rojuu eta Oslork aipatu ditu.

Zuzenekoei begira, errepertorioa pentsatu ez duen arren, eramango duen arropa eta makillajea oso pentsatuta dituela aitortu digu artistak.

"Bele beltza" singlearekin aurkeztu digu diskoa. Xanderrek azaldu digunez, bele beltza izan zitekeen bere EP berriaren animalia espirituala; ardi beltzaren ezaugarriei (bestelakoa, artaldetik kanpo dagoena) amorrua gehituta.