Gu

Gu

Gu

Elkarrizketa

Samantha Hudson: “Taylor Swiftek egiten duena egin dezaket, baina ez dakit bera nirea egiteko gai den”

Ostiralean 'AOVE' diskoa aurkeztuko du Bilboko Santana 27 aretoan.

  • Samantha Hudson

    Samantha Hudson. Argazkia: @badbixsamantha

    9:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Samantha Hudsonek kontzertua eskainiko du martxoaren 23an, Bilboko Santana 27 aretoan. Zuzenekoan ikusiko duguna izan dugu hizpide berarekin, "GU"n.

Gure lurraldearekin guztiz maiteminduta dago Samantha. "Asko damutzen naiz Euskal Herrian jaio ez izanaz", aitortu digu barre artean. Datorren bakoitzean etxean sentitzen da artista, kontzientzia politiko handidun disidentziak eta queer kolektibo konprometituei esker.

Beste medio batzuetan Taylor Swiftekin alderatu izan dutela esan diogu, eta honako perla erantzun digu: "Taylor Swiftek egiten duena egin ahalko nuke baina ez dakit bera gai den nik egiten dudana egiteko".

Ostiral honetan AOVE izeneko diskoa aurkeztuko du Bilbon, eta publikoak "aste osoko kardioa" egingo du bere zuzenekoan.