Pop Track

'Pop Track' saioa

Bilbotik dator asteko proposamena, The Invaders taldearen eskutik

L.Z. | eitb.eus

'Pop Track' saiorako prestatuko nahasketa aurkeztuko dute ostiral gauean.

Euskal Herriko DJ ezagunenei tokia egiten jarraituko du Ibon Fernandezek ostiraleko saioan. Oraingoan Bilboko The Invaders taldea gonbidatu du estudiora.

Ivan eta Ekain Bilboko Fever aretoko Bullshit klubeko partaide dira, Las Tea Partyko neskekin batera.

Horri buruz, eta beste hainbat kontuz aritzeko bisitatuko dituzte Miramongo estudioak ostiralean. Gainera, "Pop Track" saiorako prestatutako nahasketa aurkeztuko dute, zuzenean, 21:00etatik aurrera.

etatik aurrera.