Pop Track

Gaztearen 25. urtemuga

Festa erraldoia Donostian, 'Pop Track'en eta Donostia 2016ren eskutik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Datorren asteko ostiralean gaur-gaurkoz Euskal Herriko disko-jartzaile ezagunenen artean dauden bost artistak girotuko dute Donostia, Gaztearen 25. urtemugaren kariaz.

Ekainaren 5erako, festa berezia antolatu dute Gipuzkoako hiriburuan 'Pop Track' saioak eta Donostia 2016k. Hala, aipatu egunean, 20:00etatik aurrera, Las Tea Party, Nimu, The Invaders, The Wicked Pair eta Croissants disko-jartzaileak izango dira han festa girotzen.

Hain zuzen, Donostia 2016ren egoitzan egingo dute jaia, eta sarrera doakoa izango da.

Gaztearen 25. urteurrena dela eta, ekimen ugari antolatzen ari gara azkenaldian. Hori horrela, datorren astean bi hitzordu aipagarri ditugu: Gatiburen kontzertua, Gasteizen, eta 'Pop Track' saioaren festa, Donostian.