zemartxa

Biniloen lehiaketa

Lortu binilo-irakurgailu hau, 'Ze Martxa'ren lehiaketan parte hartuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Biniloen argazkiak jaso nahi ditugu, lehiaketa honen bidez. Bertan parte hartzeko, zuen argazkiak Instagramera igo besterik ez duzue egin behar.

Biniloen zaleei zuzendutako lehiaketa abiatu du Gaztea Irratiko 'Ze Martxa!' saioak. Blanco y Negro etxearen eskutik, binilo-irakurgailu bat zozkatuko dugu lehiaketa honetan parte hartzen duzuen guztion artean.

Zertan datza ekimenak?

'Ze Martxa!' saioko entzuleok etxean dituzuen biniloen argazkiak jaso nahi ditugu. Horretarako, #binilozoro etiketa erabilita, Instagramera zuek egindako argazkiak igo behar dituzue. Ekainaren 4ra arte duzue hori egiteko.

Hala, egunean bertan, alegia, hilaren 4ko saioan, emango dugu irabazlearen izena. Esan bezala, mp3 formatuan grabatzeko zein biniloak entzuteko aukera ematen du binilo-irakurgailu dotore honek.

Parte hartu, saria zuretzat izan daiteke eta!

an daiteke eta!