Albisteak

Teknologia

iPadentzako zortzi joko iragarri ditu Gameloftek

Luzia Zugadi

Bideo-joko hauek hainbat nobedade izango dituzte. Hauek dira jokoetako batzuk: Dungeon Hunter; Asphalt 5; UNO; NFL 2010; Let´s Golf!; eta, Real Football 2010.

Larunbatean Applek merkaturatu zuen iPad ordenagailurako hainbat joko iragarri ditu dagoeneko Gameloft enpresak.

Hauek dira, aurreikusitakoaren arabera, aipatutako bideo-jokoen enpresak aterako dituen jokoak: N.O.V.A. Near Orbit Vanguard Alliance; Modern Combat: Sandstorm; Dungeon Hunter; Asphalt 5; UNO; NFL 2010; Let´s Golf!; eta, Real Football 2010.

Aparatu honek aukera aparta eskaintzen die jokalariei bideo-jokoetan aritzeko: pantaila handia dauka, kontrol zuzena du eta taldean jokatzeko aukera ematen du.

Gamesoftek aurkeztutako zortzi bideo-jokoek hainbat nobedade izango dituzte.