youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Maiatzeko lehiaketa

Iban Garciarentzat da 'Youtuberrak' lehiaketako bideo onenaren saria

EiTB.eus

'Youtuberrak' lehiaketako maiatzeko bideorik onenaren saria eraman du Iban Garciak, 620 botorekin. Bigarren eta hirugarren sailkatuak oso gertu geratu dira.

'Youtuberrak' lehiaketaren lehen saria Iban Garciak irabazi du, eta, beraz, harentzako dira Gaztea Irratiak banatutako 500 euroak!

Izan ere, Youtuberrak lehiaketak hilabetero 500 euroko saria ematen dio, bideorik onena egiten duen 'youtuberra'ri. Maiatzeko bideorik onena Iban Garciarena dela erabaki du publikoak, boto gehien errezibitu baititu: 620 boto. Hemen ikus dezakezue haren bideoa: "Egoera Deserosoak".

Baina, bigarren postuan gelditu den Jokin San Josek 516 boto eskuratu ditu, "Jokin Trikitixa" bideoarekin. Beharbada datorren hilabeteko bideorik onenaren saria Jokinek irabaziko du, ikusiko da

Hirugarren postuan gelditu da June Gurrutxagaren "Pailazo Gatibu" bideoa, 264 boto lortuta.

Halaber, oroitarazi beharra dago Youtuberrak lehiaketa hasi besterik ez dela egin, abendurarte hilabetero bideorik onenak 500 euroko saria irabaziko baitu, eta abenduan kanalik onenak 2 000 euroko saria eskuratuko du.

Hortaz, jarraitu ezazue bideoak egiten eta bidaltzen. Hemen aurkituko dituzue xehetasun gehiago: KLIK!

Hedatu Euskara Youtubeko sare zabalera! Gozatu euskaraz dabiltzan 'youtuberrez'!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea