youtuberrak

youtuberrak

youtuberrak

Youtuberrak lehiaketa

Gero eta bideo gehiago ditugu ekaineko saria irabazi nahian

EiTB.eus

Ekainaren 15ean bukatuko da ekaineko Youtuberrak lehiaketan parte hartzeko epea. Bideorik onenak 500 euroko saria irabaziko du.

Gaztea irratiak Youtuberrak lehiaketa du martxan, eta ekainean ere 500 euroko saria emango dio bideo onenari. Saria irabazi nahi baduzu, sortu kanala eta hasi bideoak igortzen, 500 euro horiek zuretzat izan daitezke eta. Gogoratu abenduan kanal onenak 2.000 euroko saria eskuratuko duela. Sari hori ere irabazi nahi baduzu, badakizu zer egin behar duzun!

Bideo asko jaso ditugu jada, baina hilaren 15ean itxiko dugu bideoak hartzeko epea. Garaiz zaude oraindik bideoa bidali eta ekaineko saria jasotzeko!

Hona hemen, orain arte jaso ditugun bideoetako batzuk:

Uxue Iturburu Ubillos: "Mendekua!". Kanala: "uxuuueituur"

Ilargi Aristondo eta Ander Larrañaga: "Vespa bat, bidai bai, Leioa Oiartzun". Kanala: "Ttibuk"

Maitane Segurola: "Makilaia kotxean". Kanala: "Maitane Segurola"

Lander Iruretagoiena: "Itsasadar, ibai, delta: ezberdintasunak". Kanala:"Euskaragara.net"

Urtzi Odriozola: "Kontsola retro propioa eraikitzen". Kanala: "Urtzi Odriozola"

Malen De La Fuente: "Tartalo, diruak dakarrena". Kanala: "Atabalak taldea"

Peru Arrasate: "Bizkoxoa ti-ta!". Kanala: "Peru Arrasate"

Ander Mendizabal: "Menzzi Txispas sukaldean". Kanala: "Menzzi Txispas"

Unai Juez: "Zer da mitosia?". Kanala: "Unai Juez"

Izaskun Canga: "Zure doinua (Lor) - Ukelele Tutoriala". Kanala: "Jo Ukelelea"

Iker gutierrez: "Nire burua aurkezten". Kanala: "IkerGuti Euskaraz"

Zuk ere parte hartu ahal duzu Youtuberrak lehiaketan, bideo bat igorriz. Hemen dituzu hori egiteko xehetasun edota zehaztapen gehiago.

Zabaldu euskara Youtubeko mundura!