X

Irratia zuzenean

2016ko%20Euskadiko%20hauteskundeetako%20hautagaiak%20%20|%20EiTB%20Hauteskunde%20Autonomikoak

EAE-ko Hauteskundeak

  • facebook
  • twitter

Iñigo Urkullu

Erronka bikoitza du Urkulluk: lehendakaria izatea eta EAJ berriz Jaurlaritzara eramatea. Iñigo Urkullu Renteriak (Alonsotegi, Bizkaia, 1961) irakasle ikasketak egin zituen, ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu.

Politika munduan gizon moderatutzat dute. Serioa, metodikoa eta erlijiosoa da, eta familia giroa gustuko du.

Elkarrizketarako jarrera irekia erakutsi du sarritan. Jarrera ireki horren adibide ugari utzi ditu azken urteotan. Izan ere, lau urte egin zituzten jeltzaleek eta PPko ordezkariek elkarren arteko elkarrizketarik egin gabe, baina 2008an harremanei ekin zieten berriz, Urkulluk Antonio Basagoitirekin egindako bilerari esker.

1986an legebiltzarkidea izan bazen ere, bere ibilbide politiko guztia EAJ barruko karguetan egin du Urkulluk.

80ko hamarkada amaieran ekin zion politikari. 23 urte zituela, EAJko Bizkaiko exekutibako kide zen, eta bertan jarraitu zuen 2007a arte.

Javier Atutxak BBBren presidente kargua hartu zuenean, zerrendan bigarren geratu zen Urkullu, eta bozeramaile kargua ere hartu zuen.

Handik lau urtera, Atutxak kargua utzita, Urkulluk hartu zuen BBBren buruzagitza. Zazpi urte geroago, EAJko presidente izendatu zuten.

Ukullu Twitterren

 

Iñigo Urkullu
Publizitatea
  • BILATZAILEA

Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena