EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Podemos

Echenique: 'EAJri gailentzeko aukera dugu', irailaren 25ean

"Podemosek itxaropen handiak ditu jarriak Euskadin", nabarmendu du Antolakuntza idazkariak; bere alderdiak, esan duenez, nahiago du "hautetsontziek erabakitzea" Otegiren gainean.

Pablo Echenique, Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE.
Pablo Echenique, Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE.
Pablo Echenique, Podemoseko Antolakuntza idazkaria. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak adierazi du bere alderdiak "itxaropen handiak" dituela jarriak irailaren 25eko hauteskunde autonomikoetarako; esan ere esan du Podemosek aukera duela "EAJri gailentzeko". Gainera, nabarmendu du nola bere alderdiak nahiago duen "hautestontziek" erabakitzea Arnaldo Otegiren lehendakaria izateko hautagaitzaren gainean, baina aseguratu du "men egingo" diotela epaiari.

Europa Pressi emandako elkarrizketa batean, Echeniquek azpimarratu du Euskadin Podemosek "indar handia" duela, eta horrek ematen ditu itxaropenak: "Podemosek Euskadiko etorkizuna islatzen du, modu oso berezi batean, Estatuaren gainerakoarekin alderatzen badugu".

Gainera, gogorarazi du Podemos dela "biolentziaren amaieraren ostean" Euskadin sortutako alderdi bakarra, "eta hori garrantzitsua da". Azaldu duenez, "ez da erraza izango" EAJri gailentzea Euskal Atonomia Erkidegoan, baina uste du "aukera" dutela irailaren 25eko hauteskundeetan irabazteko.

Bozak amaituta Podemosek jeltzaleekin balizko akordio bat erdiesteko aukeraz, Echeniquek esan du "zaila" izango litzatekeela: “Euskadiko alderdikideek esaten dutenarekin bat egingo dut, baina nire iritzia da politikak aldatzera etorri garela, eta politika horiek, azken urteotan, EAJk gauzatu ditu”, mahaigaineratu du.

Erabakitzeko eskubideaz

Erabakitzeko eskubidearen gainean, galdetu diote ea adostasuna izan lezake Podemosek EAJ eta EH Bildurekin; Echeniquek nabarmendu duenez, independentziarekiko babesa, "egun, txikiagoa da Euskadin Katalunian baino", baina zehaztu du bere alderdiak "erabakitzeko eskubidea defendatuko" duela, hastapen bezala: "Euskadin ere defendatu behar da", adierazi du.

Bere iritziz, "nola jende gutxiago ari den pentsatzen proiektu komunetik alde egitea", badaude hainbat kontu berori baino garrantzitsuagoak, hala nola langabezia, edo gizarte-zerbitzuak.

Pili Zabala, hautagai "bikaina"

Pablo Echeniqueren esanetan, Pili Zabala Podemoseko hautagaia "bikaina" da: "Gure hautagaiak islatzen du, jende gutxik bezala, bizikidetzako etorkizuna, Euskadirekiko konpromisoa, nork bere lurra maitatzea, nork bere lurreko jendeari gauzak ondo joatea nahi izatea".

Podemoseko Antolakuntza idazkariak, halaber, hitz egin du Arnaldo Otegiren hautagaitzaren balizko gaitasungabetzeaz; aseguratu duenez, bere alderdiak legea errespetatuko du beti, baina nahi izango lukete "herritarrek" erabakitzea "nor esertzen den ala ez Legebiltzarrean".

"Hori dela eta, nahiago izango genuke hautestontziek erabakitzea, baina, jakina, epairik balego men egingo genioke", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hauteskundeak Euskadin Pablo Iglesias Alderdi politikoak albisteak Gaurko azken ordukoa Podemos berriak Euskadiko Podemos-eko albisteak Pili Zabala