EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde-eguna I25

'Aukerak eskaintzen dituen Euskadi' eraikitzeko deia egin du Mendiak

Astelehenetik aurrera, 'agenda sozialari ekingo dioten politikariak edo alferrikako eztabaidetan galtzen direnak' nahiago dituzten galdetu die hautesleei.

Idoia Mendia, PSE-EEko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSE-EEko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Idoia Mendiak herritarrak botoa ematera animatu ditu

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEren lehendakarigaiak bozkatzera eta aukerak eskaintzen dituen Euskadi eraikitzera animatu ditu EAEko hautesleak.

BIlboko Miguel de Unamuno Institutuan bozkatu du Alfonso Gil senarrarekin. Botoa eman ondoren, "EAEko hautesle guztiak parte hartzera animatu ditu". Hedabideei esan dienez, aukerak eskainiko dituen Euskadi eraikitzea dago jokoan, guztiontzat aukera berberekin. Hortaz, "oso garrantzitsua da hiritarrek botoa ematea".

Horrez gain, "astelehenetik aurrera agenda sozialari ekingo dioten politikariak ala alferrikako eztabaidetan galtzen direnak nahiago dituzten" galdetu die herritarrei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAEko hauteskundeak Idoia Mendia PSE-EE berriak Eguneko albisteak