EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

Hauteskunde eguna I25

Pili Zabalak parte hartzea eskatu du 'nahi dugun Euskadi' eraikitzeko

Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak adierazi du "ohorea" izan dela alderdiaren ordezkari izatea hauteskundeetan.

Zabala, Zarauzko hautesleku batean. Argazkia: EFE
Zabala, Zarauzko hautesleku batean. Argazkia: EFE
Zabala, Zarauzko hautesleku batean. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pili Zabala Elkarrekin Podemos alderdiaren lehendakarigaiak euskal hauteskundeetan parte hartzeko deia egin die herritarrei "denok nahi dugun Euskadiren etorkizuna eraikitzeko".

Zabalak 11:00k aldera bozkatu du, Zarauzko hautesleku batean, eta Elkarrekin Podemos hauteskundeotan ordezkatzea "ohorea" izan dela azpimarratu du bertan.

Botoa eman eta gero, Elkarrekin Podemosen hautagaiak botoa ematera joateko eskatu die herritarrei, "hauteskundetan garrantzitsua baita jendeak parte hartzea, denok nahi dugun Euskadiren etorkizuna eraikitzeko".

Horren esanetan, "aurreikuspen oso onak" jaso ditu bere hautagaitzak gaurko hauteskundeetarako. "Beti dago itxaropena, eta emaitza oso onak izatea espero dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Hauteskundeak Euskadin Alderdi politikoak Zarautz albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak Pili Zabala albisteak