EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Pastorrek ez du baztertu Alderdi Sozialistak EAJrekin gobernua osatzea

Jose Antonio Pastorrek aitortu du PSE-EEk emaitza "etsigarriak" izan dituela eta esan du orain "hausnarketa" egiteko unea dutela.

Jose Antonio Pastor (PSE-EE). Artxiboko irudia: EiTB
Jose Antonio Pastor (PSE-EE). Artxiboko irudia: EiTB
Jose Antonio Pastor (PSE-EE). Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastorrek esan du PSE-EEk atzoko “emaitza txarrak” aztertu egingo dituela eta ez duela baztertzen EAJrekin batera gobernua osatzea.

“Aurretik ez dut ezer baztertuko; egoera aztertuko dugu Alderdi Sozialistarentzat eta bere boto-emaileentzat onena zer den kontuan hartuta”, adierazi du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

PSE-EEk bederatzi legebiltzarkide lortu izana eta, beraz, zazpi galdu izana, “etsigarria” dela aitortu du. “Orain hausnarketa bat egin behar dugu, lasaitasunez eta burua hotz daukagula”, azpimarratu du.

Pastorren arabera, litekeena da Alderdi Sozialistaren boto-emaile askok EAJren aldeko hautua egin izana, “babes-boto moduan, beste batzuk baino lasaitasun handiagoa eragin dielako”.

Horrez gain, Pastorrek uste du azken hilabeteotan PSOEren baitan “arazoak areagotu” egin direla eta hori Euskadiko Alderdi Sozialistaren kalterako izan dela.

PSE-EEren Batzorde Exekutiboa asteartean bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Eusko Legebiltzarra EAEko hauteskundeak 2024 PSE-EE Eguneko albisteak