EAE-ko Hauteskundeak 2024 -

I25

Otegi: 'Justizia politikoa eta poetikoa inposatu dira'

EH Bilduko buruzagiak eutsi egin dio EAJrekin eta Elkarrekin Podemosekin ituna adosteko proposamenari.

Jasone Agirre, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Miren Larrion. EFE
Jasone Agirre, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Miren Larrion. EFE
Jasone Agirre, Arnaldo Otegi, Maddalen Iriarte eta Miren Larrion. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi EH Bilduko bozeramaileak txalotu egin ditu koalizio abertzalearen hauteskunde emaitzak, ostiral honetan jakin baita eserleku bat kendu diotela EAJri Bizkaian, eta berretsi egin du alderdi jeltzalearekin eta Elkarrekin Podemosekin itun bat adosteko proposamena.

Horren esanetan, "justizia politikoa eta justizia poetikoa inposatu dira", eta nabarmendu du EAJren ezkerrera dauden alderdiek gehiengo osoa dutela Eusko Legebiltzarrean, "betiere eskuzabal izanda eta PSE EAJren ezkerrera dagoela pentsatuta". Horren ondorioz, politika "sozialagoak" egitea posible izango dela adierazi du.

Halaber, Eusko Legebiltzarreko "gehiengoak" "erabakitzeko eskubidea dugun nazioa garela ulertzen du", esan du Otegik, eta gaineratu du hauteskunde kanpainan luzatutako eskaintza "ez dela amaitu", hots, EAJrekin eta Elkarrekin Podemosekin "akordio zabalak" adostea "gai sozialetan eta nazionaletan eta bakegintzan".

Horren ustez, "urrezko aukera" dago akordio handiak lortzeko, eta ezker independentistaren borondatea denekin adostea dela esan du.

Gainera, PSE-EErekin akordioak bilatzea "ausartegia" dela ohartarazi dio EAJri, sozialisten barne krisia kontuan hartuta. Horren ildotik, Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak "EH Bildu ez beste alderdiekin" batzartzen dela goratu zuela gogorarazi du.

Bestalde, Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuak eskerrak eman dizkie boto-emaileei, eta ostiral honetan lortutako eserlekua "herritarren esku" jarriko dutela aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EH Bildu Bizkaia