Hauteskunde Orokorrak -

Espainiako hauteskundeak

ICV eta Podemos Katalunia elkarrekin aurkeztuko dira hauteskundeetara

'Catalunya si que es Pot' izenaren baitan aurkeztuko dira hauteskunde orokorretara, eta programan erabakitzeko eskubidea eta Katalunia sujetu politiko subirano gisa aitortzea jasoko dituzte.

Pablo Iglesias (Podemos-Ahal Dugu). Artxiboko irudia: EFE
Pablo Iglesias (Podemos-Ahal Dugu). Artxiboko irudia: EFE
Pablo Iglesias (Podemos-Ahal Dugu). Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ICV eta Podemos Katalunia alderdiek akordioa erdietsi dute 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretara elkarrekin aurkezteko. Irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetarako erabiliko duten marka bera erabiliko dute ('Catalunya si que es Pot') eta nahikoa boto eskuratzen badituzte talde propioa izango dute Espainiako Diputatuen Kongresuan.

Hala adierazi diote negoziazioen gertuko iturriek EFE albiste agentziari. Hauteskunde programan erabakitzeko eskubidea eta Katalunia sujetu politiko subirano gisa aitortzea jasoko dituzte.

Halaber, iturri horien arabera, Espainiako hauteskunde orokorretarako hauteskunde programan Espainia estatu "plurinazional" gisa definituko dute.

Hauteskunde orokorrei begira, irailaren 27ko Kataluniako hauteskundeetan erabiliko duten "Catalunya si que es pot" markari Podemos hitza gehituko diote.

Espainiako Diputatuen Kongresuan talde propioa izatea jasoko du hitzarmenak, beti ere, horretarako nahikoa boto eskuratzen badituzte. Ondorioz, Kataluniako Podemoseko ordezkariak Espainiako beste herrialdeetako ordezkariengandik bereizita egongo dira.

ICVk kontseilu nazionala egingo du astelehenean zuzendaritzak Podemosekin erdietsitako akordioa berretsi ala ez erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Hauteskunde orokorrak Espainian