Hauteskunde Orokorrak -

A20

Estatuan, PP garaile eta Podemos bigarren, inkesten arabera

EAEn, Ahal Dugu litzateke lehen indarra eta EAJ bigarrena, TNS DEMOSCOPIA etxeak hauteslekuetan egindako galdeketaren arabera. Nafarroan, berriz, UPN litzateke irabazle.

E.A.| EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPk irabaziko lituzke Espainiako hauteskunde orokorrak eta Podemos bigarren alderdia litzateke, TNS DEMOSCOPIA etxeak EiTBrentzat egindako inkestaren arabera. PPk botoen % 26 lortuko lituzke, Podemosek % 21, PSOEk % 20, Ciudadanosek % 15, eta IUk % 4.

Sondeo EITB España Euskara

Hauteslekuetan egindako galdeketen arabera, gainera, EAEn, Ahal Dugu litzateke lehen indarra (botoen % 26 eta 5-6 ordezkari lortuta) eta EAJ,  bigarrena (botoen % 22 eta 4-5 eserleku). EH Bilduk 3-4 ordezkari lortuko lituzke (% 18), eta PSE-EEk, berriz, 4 (% 11). PPk 1-2 ordezkari izango lituzke EAEn (% 9), eta Ciudadanos ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke (% 5,9).

Sondeo EITB EAE Euskaraz

Bizkaian, Ahal Dugu litzateke lehen indarra (botoen % 26 eta 2-3 ordezkari), eta EAJ, bigarrena (% 25,9 eta 2-3 ordezkari). EH Bilduk ordezkari bat (% 15) lortuko luke, eta PSE-EEk, beste bat (% 11). PPk 0-1 eserleku izango lituzke (% 8).

Sondeo EITB: Bizkaia euskaraz

 

Gipuzkoan, Ahal Duguk irabaziko lituzke hauteskundeak, botoen % 25 lortuta (2 eserleku). Bigarren EH Bildu (botoen % 24 eta 2 ordezkari) litzateke, eta hirugarren, EAJ (botoen % 21 eta 1-2 ordezkari). PSE-EEk % 10 eta 0-1 ordezkari lortuko lituzke, eta PP ordezkaritzarik gabe geratuko litzateke (% 7).

Sondeo EITB: Gipuzkoa euskaraz

Araban, Ahal Duguk botoen % 25 lortuko lituzke (eserleku 1), eta PPk % 16 (1). Halaber, EAJk eta EH Bilduk botoen % 14 (0-1) lortuko lituzkete, eta PSE-EEk, % 13 (0-1).

Sondeo EITB: Araba euskaraz

Nafarroan, UPN litzateke irabazle, botoen % 26 lortuta (2 ordezkari). Ahal Dugu bigarren indarra litzateke (% 22 eta 1-2 ordezkari) eta PSN, berriz, hirugarren (% 15 eta eserleku 1). Geroa Baik boton % 10,9 lortuko lituzke (0-1), eta EH Bilduk, % 10 (0-1).

Sondeo EITB Nafarroa euskaraz

Parte-hartzea

Herritarren % 58,97k eman dute botoa Hauteskunde Orokorretan 18:00etarako Euskal Autonomia Erkidegoan, duela lau urteko hauteskundeetan baino ia hiru puntu gehiago, Barne Ministerioaren webgunean argitaratutako datuen arabera.

Nafarroan ere, gora egin du parte-hartzeak, erroldan jasotako herritarren % 59k eman baitute botoa 18:30erako; duela lau urte baino hiru puntu gehiago (% 55,82).

Estatuan ere, gora egin du parte-hartzeak, % 58,36koa izan baita. Beraz, 2011ko datuekin alderatuta, puntu erdi baino gehiago igo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ PSOE Albisteak Alderdi Popularra Geroa Bai Albisteak IU Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak berriak PSE-EE berriak Euskadiko PP berriak Euskadiko Ciudadanosi buruzko albisteak Ciudadanos Gaurko azken ordukoa Podemos berriak