Hauteskunde Orokorrak -

EAJ

EAJk dio alderdi guztiekin hitz egiteko prest dagoela

Jeltzaleek, dena den, nahiz eta salbuespenik gabeko elkarrizketaren alde egin, aurreratu dute mahaigaineratuko dutela Euskadirentzako estatus juridiko-politiko baten nahia.

Andoni Ortuzar, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE.
Andoni Ortuzar, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE.
Andoni Ortuzar, kanpainako ekitaldi batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko zuzendaritzak aseguratu du, hauteskunde-emaitzak aztertuta, alderdi guztiekin hitz egiteko prest dagoela, "salbuespenik gabeko elkarrizketan", baina aurreratu du mahaigaineratuko duela Euskadirentzako estatus juridiko-politiko baten nahia.

EBB gaur bildu da Bilbon, emaitzak aztertzeko; EAJk sei diputatu eta zazpi senatari lortu ditu, eta, hortaz, Euskadin eserleku gehien erdietsi dituen alderdia izan da, nahiz eta Podemos botoetan gailendu zaion.

EAJk agiri baten bidez eman du bileraren berri; elkarrizketarako prest azaldu da, "aurreiritzirik edo betorik gabeko elkarrizketarako irekita, erantzukizunez eta ikuspegi zabal batetik". Muga bakarra da EAEko herritarrek EAJn jarritako konfiantzari beharrezko obedientzia; obedientzia horrek, hain zuzen, Euskadirentzako estatus juridiko-politiko berri baten nahian legitimatzen ditu jeltzaleak.

"Zerumuga berria"

EAJko zuzendaritza pozik azaldu da alderdiak lortutako emaitzekin; izan ere, "zerumuga berria" irekiko dute: "Etorkizun berria dakarte; elkarrizketan, akordioan, itunean eta adostasunean oinarrituta izan beharko den etorkizuna, alegia".

"Euskadik Madrilen duen ahotsa izaten jarraituko dugu. Euskadik argi eman du botoa Madrilen gauzak alda daitezen. Aldaketa baten alde; bereziki, Madril eta Euskadiren arteko erlazioari dagokionez. Aldaketa izan behar da beste arlo batean: Espainiako alderdiek euskal agenda kudeatzeko duten moduan, modu horretan".

EAJren arabera, EAEko herritarrek "argi eta garbi" utzi dute arbuiatzen dutela Alderdi Popularrak Euskadiri dagokionez jarraitutako politika ("ez-politika", EAJren iritziz): "Atzoko hauteskundeek erakusten dute gehiangoak Euskadirentzako beste politika batzuk nahi dituela, Madrilen partez". Gainera, EAJk uste du EAEko hautesleen % 88k eman dutela botoa aldaketa horren alde, Madrileko Gobernuaren Euskadirekiko jarrera berri baten alde; izan ere, PSEk eta PPk euren historiako emaitzik txarrenak lortu dituzte, hauteskunde orokorrei dagokienez. EAJk gogorarazi du 2008an botoen % 57 izan zutela; 2009an, % 39; eta orain, % 25.

"Podemos eta Ciudadanosen sartzeari aurre egin dion bakarra"

EAJk nabarmendu du EH Bilduk "2011ko hauteskunde orokorretatik honako emaitzarik txarrenak lortu ditu" (botoen % 15,2 izan dute, eta Euskadin 6 diputatuetatik 2ra jaitsi da). Bi alderdik, aldiz, hautesleen babesen % 30 jaso dute; alegia, Podemosek eta Ciudadanosek. "Sartze horri aurre egin dion alderdi bakarra EAJ izan da; izan ere, babesaren % 25i eutsi dio, eta 300.000 boto baino gehiago ditu", nabarmendu du EBBk.

Halaber, EAJk azpimarratu du EAJk EAEko 122 udalerritan irabazi zuela; EH Bilduk, 82tan, Podemosek, 43tan; PPk, 11tan; eta PSEk, batean. Hori guztia, udal-hauteskundeak egin zituztenetik zazpi hilabetera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Iñigo Urkullu biografia Andoni Ortuzar bideoak Espainiako hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Hautagaiak