Hauteskunde Orokorrak -

KANPAINAKO 13. EGUNA

Patxi Lopez: 'Gobernu aldaketarako aukera bakarra PSOEri bozkatzea da'

Elkarrekin Ahal Duguk LGTBI kolektiboa babestu du; EAJk "boto uholde berdea" eskatu du; EH Bilduk esan du "Nodotik aterako ministroa" botako dutela; eta PPk adinekoen boto "zentzuduna" eskatu du.

Odon Elorza eta Idoia Mendia PSEk Lasarten egindako ekitaldian. Argazkia: EFE
Odon Elorza eta Idoia Mendia PSEk Lasarten egindako ekitaldian. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, PSE-EE, kezkatuta PP eta Podemosen kontrol gogoagatik

0:44

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elkarrekin Ahal Dugu

Animalien defentsan aurrera egiten lan egingo du Unidos Podemos koalizioak. Hala esan du Juantxo Lopez de Uralde Equoko bozeramaile eta Elkarrekin Ahal Duguko Arabako zerrendaburuak gaur Gasteizen egindako ekitaldi batean.

Haren ustez, diru publikoa ezin da animaliekin egindako aisialdi ekitaldiak, ikuskizunak, jaiak edo kirol probak xahutu, "animalien ongizatearen kontrakoak" direlako.

EAJ

Iñigo Urkullu lehendakariak nabarmendu duenez, igandean euskal herritarren esku dago "autogobernua indartzea", eta horretan "EAJren botoak erabakigarriak" izango direla azpimarratu du.

Gasteizen Mikel Legarda hautagaiarekin eta Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiarekin egindako ekitaldi batean, EAJk Estatuan "egonkortasuna" lortzen lagunduko duela azpimarratu du lehendakariak.

Barakaldon egindako ekitaldi batean, EAJk ?boto uholde berdea? eskatu du iganderako, jeltzaleek ?indar nahikoa izateko euskal agenda Madrilera eramateko? eta ?Euskadin eraginkorra den instituzioen arteko elkarlanaren eredua Estatuan ezartzeko alderdi espainiarrei laguntzeko?.

?Hemen akordioetara helduta gobernatzen dugu, zerbitzu publikoak eta laguntza sozialak mantentzen ditugu, industriari laguntzen diogu, enplegua sortzen dugu, okerren dauden sektoreez arduratzen gara, langabeez, gazteez, pentsiodunez; egin beharrekoa zer den badakitela erakutsi duten gobernua, diputazioak eta udalak ditugu. Gobernu ona, EAJren kudeaketa ona, eraman dezagun Madrilera. Eraman dezagun gure kudeaketa eredu ona. Horretan alderdi espainiarrei laguntzeko prest gaude?, azpimarratu du Andoni Ortuzarrek.

EH Bildu

Mikel Otero EH Bilduko Arabako zerrendaburuak adierazi duenez, EH Bilduk Madrilen duen presentziak "ahalik eta indartsuena" behar du izan, horrela ozenago entzungo delako "euskal gizarte mugimenduen ahotsa" Kongresuan.

Gasteizen egindako ekitaldi batean, Madrilen "mugimendu sozialen ahotsa" izateko konpromisoa hartu du Oterok. "Ez da gauza bera herri honen interesak ondoen ezagutzen eta lantzen dituztenak Madrilen egotea edo ez", erantsi du.

Marian Beitilarrangoitia Kongresurako EH Bilduren Gipuzkoako zerrendaburuak esan du igandean ?herri honek Madrilen ahots propioa izango duen edo ahots hori diskurtso zentralistetan disolbatuta geratuko den? erabakiko dela. ?Euskal gizarteak modu zuzenean egon behar du ordezkatuta Madrilen?, erantsi du.

?Hemen bizi garenok, gure gizartea ezagutzen dugunok, badakigu herri honek bere berezitasun propioak dituela, bere arazo propioak dituela eta, beraz, bere konponbide propioak behar dituela?, azaldu du. Hori dela eta, Euskal Herriak ?tratamendu ezberdina? behar duela aldarrikatu du, ?eta hori hemengo indar politikook soilik bermatuko dugu?.

Azpeitian egindako ekitaldian, EH Bilduren hautagaiak gogora ekarri du politikari askok esan izan dutela Euskal Herria eta bere erabakiak ?errespetatuko? zituztela, ?baina bizkarra erakutsi orduko ahaztu? zituztela agindutakoak. ?Eta hori egin zuten herri hau, bere aldarrikapenak eta bere interesak euren lehentasunak ez direlako?, ohartarazi du.

PSE-EE

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren aburuz, kanpaina honetan PPren zein Elkarrekin Ahal Duguren "benetako aurpegia ikusten ari gara".

Mendiaren esanetan, bi alderdiek "Estatua, Gobernua eta politika ulertzeko modu bertsua dute". Horren aurrean, programa politiko eta ekonomiko "argia" du PSOEk.

Patxi Lopez Kongresurako PSE-EEren Bizkaiko zerrendaburua ziur agertu da Alderdi Sozialistak inkestek iragarritako emaitzak baino hobeak izango dituela eta azpimarratu du Pedro Sanchezek zuzendutako gobernu batekin soilik izango dela aldaketa.

?Ez gaituzte engainatuko. Hemendik igandera bitartean argi esango dugu eskuineko gobernua aldatzeko boto baliagarri bakarra Alderdi Sozialistarena dela, herri honetako progresista guztiek Alderdi Sozialistari bozkatzea da gobernua aldatzeko berme bakarra. Aldaketa blokeatuko duten bitartekaririk ez dugu behar?, gaineratu du Ermuan egindako ekitaldi batean.

PP

Javier Maroto PPko Arabako zerrendan bigarrenak nabarmendu duenez, bere alderdiak "pentsioak, enplegua eta hazkunde ekonomikoa" bermatzen ditu.

Pentsioen alorrean bi "eredu" daudela esan du hautagai arabarrak: Elkarrekin Ahal Duguk duena eta PPrena. Lehengoaren inguruan, "pentsioak arriskuan" jartzen dituztela esan du Marotok.

Gazteei botoa Alderdi Popularrari eman behar zaiola eta ?iraultzaile keinuak dituzten eta dena hautsi nahi duten? alderdien alde egiteak ezertarako balio ez duela esateko eskatu die Alfonso Alonso Kongresurako PPren Arabako zerrendaburuak adineko herritarrei.

Gasteizen adineko pertsonekin egindako ekitaldi batean, Alonsok esan du gazte asko zalantzan daudela, ez dakitela botoa nori eman, baina ?zentzuz jokatuta beti irabazten? dela, ?zuhurtzia hobea? dela eta ?promesa errazak? sinetsi behar ez direla azpimarratu du.

?Adinekoei, berriz, ez diete hain erraz engainatuko, badakitelako politika moderatua erradikaltasuna baino hobea dela?, erantsi du.

PACMA

PACMAk animaliei eragindako gehiegikeriak eta tratu txarrak ekiditeko babeserako lege bat proposatzen du, non animaliekin egindako ikuskizunak debekatuko diren, besteak beste, zezenketak. Energia garbien aldeko politikak eta ustelkeriaren kontrako borroka ere defendatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Hauteskunde orokorrak Espainian EH Bildu Bizkaia PSE-EE Euskadiko PP Hauteskundeak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak