Hauteskunde Orokorrak -

Boto-emaileak

Berriro botoa ematera, akordiorik ezaren ondoren

09:00etan zabaldu dituzte hauteslekuak, E26ko hauteskunde egunari hasiera emanez. Iazko bozetan bezala, 130 milioi euro xahutuko ditu Espainiako Gobernuak hauteskunde hauetan.

ARGAZKIA: EITB.EUS
ARGAZKIA: EITB.EUS
ARGAZKIA: EITB.EUS

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei hilabetez Espainiako Gobernua jardunean egon ondoren, berriro, botoa ematera deituta daude herritarrak. Iazko abenduko hauteskundeetatik, Kongresuak ez du legerik aurrera atera eta etenik gabeko kanpainan murgilduta egon dira alderdiak. Gehiengo osoen aukera alde batera utzita, Espainiako lau alderdi nagusiak elkarren artean hitz egitera eta adostasunak bilatzera behartuta egongo dira bihartik aurrera ere, exekutibo berria osatzeko.

Guztira, Euskadiko 1.783.357 hauteslek botoa emateko aukera izango dute gaurko hauteskunde orokorretan, horietako 1.715.072 Estatu espainiarrean bizi dira eta 68.278 atzerrian.

Estatistikako Institutu Nazionalak jakitera eman duenez, boto-emaile gehienak bizkaitarrak dira (948.067),  580.709 gipuzkoarrak eta 254.581 arabarrak.

Nafarroan, 502.517 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea, eta horietatik 25.350ek botoa postaz ematea eskatu dute.

477.774 boto-emaile Foru Erkidegoan bizi dira eta 24.743 atzerrian, Gobernuaren Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

boto kutxa urna elecciones hauteskundeak EFE

Argazkia: EFE

Estatuan, 36.518.100 hauteslek dute botoa emateko eskubidea; horietako 34.597.844 Espainian bizi dira, eta 1.920.256, atzerrian.

Estatuan bizi direnen artean, 197.245ek aurreneko aldiz izango dute bozkatzeko aukera, aurreko hauteskundeetatik 18 urteak bete dituztelako.

Segurtasuna

Guztira, 1.100 ertzainek izango dute hauteskunde-egun honetan segurtasuna bermatzeko ardura. Udaltzaingoekin eta unitate bereziekin elkarlanean arituko dira. Hauteslekuak babesteko ardura izango duten ertzainak mahaiko presidentearen aginduetara egongo dira. Besteak beste, hauteslekuetan propaganda politikoa ez dela banatzen ziurtatuko dute. 5.190 boto-kutxa jarri dituzte 723 hauteslekutan, EAEn.

Nafarroan, dispositiboa Estatuko segurtasun indarretako 2.124 agentek osatuko dute: 1.000 guardia zibil, 485 polizia nazional, 400 foruzain eta Iruñeko 239 udaltzain.

329 hauteslekutan 958 mahai izango dira Nafarroan. 3.100 hautetsontzi izango dira eta 950 kabina. 68 hautetsontzi eta 14 kabina berri jarri behar izan dituzte oraingoan.

130 milioi euro

Iazko bozetan bezala, 130 milioi euro xahutuko ditu Espainiako Gobernuak hauteskunde hauetan. Espainiako Gobernuak aparteko aurrekontu-saila onartu behar izan zuen, 2016rako aurreikusi gabe zeuden hauteskunde hauei aurre egiteko.

Barne Ministerioak jakitera eman duenez, abenduaren 20ko bozetan 130.244.505,08 euro gastatu zituzten, eta oraingo hauetan 130.672.066,71 euro aurreikusi dituzte.

Etxeetara bidaltzen duten hauteskunde propagandan murriztu omen dute alderdiek; iaz baino % 5,09 gutxiago xahutu omen dute etxez etxeko banaketan. Abenduan 30 milioi euro gastatu zituzten, eta hauteskunde hauetan, 28,47 milioi euro.

Kanpaina instituzionalera bideratutako dirua ere, % 20 jaitsi dutela esan du Barne Ministerioak: abenduan, 236.000 euro, eta, orain, 190.000 euro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Euskal Autonomia Erkidegoa azken ordukoa Espainiako hauteskunde orokorrak gaur