Hauteskunde Orokorrak -

HAUTESKUNDE OROKORRAK

Okerreko kutxan sartu du botoa Odon Elorzak

Kongresurako boto-papera zuen gutun-azala Senaturako botoak biltzen zituen kutxan sartu du.

Odon Elorza nahastu egin da botoak sartzerakoan

1:26

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza PSOEren Kongresurako Gipuzkoako hautagaia izan da eguneko bitxikerietako baten protagonista; okerreko kutxan sartu du botoa. Kongresurako boto-papera zuen gutun-azal zuria Senaturako botoak biltzen zituen kutxan sartu du.

Sepia koloreko gutun-azala (Senaturako hautagaitza) sartzera zihoala konturatu da hanka-sartzeaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak bideoak Albisteak Gaur Eguneko albisteak