Hauteskunde Orokorrak -

Balorazioa

'Besaulkirik jarri gabe' negoziatzea eskatu die Riverak PP eta PSOEri

Ciudadanoseko presidenteak esan duenez, "gaur", hauteskunde orokorren ostean, "atzo baino harroago" sentitzen da Ciudadanosekoa izateagatik; izan ere, "zentroa geratzera etorri da".

Albert Rivera (Ciudadanos). Argazkia: EFE.
Albert Rivera (Ciudadanos). Argazkia: EFE.
Albert Riverak negoziatzea eskatu die PP eta PSOEri

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde orokorren ostean, Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak mahai baten inguruan esertzeko eskatu die PP eta PSOEri, hurrengo Gobernua negoziatzeko, eta Espainiaren interesen aurretik "besaulkirik jarri gabe" hitz egiteko eskatu die.

Boto-zenbaketa amaitutakoan egindako lehen agerraldian Riverak esan duenez, "gaur atzo baino harroago" dago Ciudadanosekoa izateaz; "zentroa geratzera etorri da", erantsi du, eta Ciudadanosi emandako botoa Espainia onbideratzeko eta onerako aldaketa bati aurre egiteko "erabilgarria" izango dela azpimarratu du.

Ciudadanoseko liderraren iritziz, argi geratuko da "nork nahi duen, benetan, Espainiak behar dituen erreformei ekitea" eta politika-mundua onbideratzea. Berriz ere, agerian geratuko da "zein den gai aurrera egiteko eta zein geratzen den betiko jarreran", erantsi du.

Kritika, hauteskunde-legeari

Zenbaketari dagokionez, Riverak kritikatu egin du hauteskunde-legea; izan ere, Ciudadanosek 8 aulki galdu ditu, nahiz eta bakarrik bederatzi hamarren egin duen behera, abenduaren 20ko hauteskundeetako emaitzekin alderatuta. Riveraren ustez, du aipatu legeak lehen eta bigarren mailako herritarrak sortzen ditu.

Dena dela, Riverak esan du Ciudadanoseko agintariek aztertu egingo dutela zergatik ez dituzten mobilizatu hautesle moderatuak eta alderdi berriei babesa ematen dietenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Alderdi politikoak Hautagaiak Ciudadanos Gaurko azken orduko albistea Albert Rivera berriak