AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Presidente berriaren hitzaldia

Estatubatuar guztien presidentea izango dela hitzeman du Trumpek

AEBko hauteskundeak irabazi dituela jakin ostean, herrialdea berreraikitzea eta amets amerikarra berritzea defendatu du.

Donald Trump AEBko presidente berria. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidente berria. Argazkia: EFE
Trump: 'Estatubatuar guztien presidentea izango naiz'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidente aukeratu berriak estatubatuar guztien presidentea izango dela hitzeman du hauteskundeak irabazi dituela jakin ondoren egin duen hitzaldian. Aldi berean, herrialdea berreraikitzea eta amets amerikarra berritzea defendatu du.

Trump emaztea eta senideak alboan zituela igo da oholtza gainera. Hautagai errepublikanoak adierazi duenez, Hillary Clintonek telefonoz deitu dio haren garaipena aitortzeko.

Hillary Clinton hautagai demokrata zoriondu du egindako kanpaina "gogorrarengatik", eta azken urteetan herrialdearen "zerbitzura" egindako lana aitortu dio.

Orain batzeko garaia dela azpimarratu ostean, estatubatuar guztien presidentea izango dela hitzeman du. "Etorkizunerako nahi dugun guztia gure esku dago", aldarrikatu du.

AEBko presidente berriaren esanetan, herrialdea berreraikitzea eta amets amerikarra berritzea izango dira bere lehentasunak. Ildo horretan, enpresaburu gisa duen esperientzia azpimarratu du eta estatubatuar guztiek beren potentziala baliatzeko aukera izango dutela gaineratu du.

Bestalde, nazioarteko komunitateari esan dio AEBren interesak jarriko dituela gauza guztien gainetik, baina haren Gobernuak beste herrialdeekin modu "justuan" lan egingo duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak Hauteskundeak AEB albisteak Albisteak Donald Trump