AEB-ko HAUTESKUNDEAK -

Clintonen agerraldia

Clinton: 'Trump gure presidentea izango da, aukera bat zor diogu'

Hautagai demokratak deitoratu egin du porrota, eta agintaldi "arrakastatsua" izatea opa izan dio hurrengo presidenteari.

Hillary Clintonek porrota deitoratu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hillary Clinton Etxe Zurirako hautagai demokratak Donald Trumpen garaipena onartzeko eta "etorkizunera begiratzeko" deia egin die bere jarraitzaileei.

Hauteskundeen ostean egindako lehen agerraldian, Estatu idazkari ohiak azaldu du bart deitu egin diola Trumpi, zoriontzeko eta agintaldi "arrakastatsua" opatzeko.

"Donald Trump gure presidentea izango da; oportunitate bat eman behar diogu", adierazi du Clintonek, eta AEB "uste baino zatituago" dagoela ohartarazi du.

Clintonek deitoratu egin du AEBko lehen emakumezko presidente bihurtu ez izana, baina erronka hori "aurki" egingo dela errealitate uste duela nabarmendu du.

"Oraindik ez dugu hautsi beirazko kristal handiena eta gogorrena, baina inoiz norbaitek egingo du, uste baino lehenago", adierazi du.

Bestalde, hautagai demokratak eskertu egin du Barack Obama egungo presidentearen "lidergo erabakigarria”, eta "ametsak" betetzeko borroka egiteko deia egin die jarraitzaileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Hauteskundeak AEB 2024 Gaurko azken ordukoa Donald Trump albisteak Hillary Clinton Profila Hillary Clinton