EAE -

Osoko bilkura

Gaur izendatuko dute Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusi

Bi hautagaik euren proposamenak defendatuko dituzte Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Batetik, Markel Olano jeltzalea eta, bestetik, Xabier Olano EH Bilduko ordezkaria.

IKER GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Batzar Nagusietan, gaur izendatuko dute Markel Olano jeltzalea ahaldun nagusi, EAJren eta PSE-EEren babesari esker. Ostiralean, koalizioan gobernatzeko aurreakordioa iragarri zuten alderdi biek. eitb.eus-ek ZUZENEAN jarraituko du eztabaida.

Hala ere, gaurko osoko bilkuran, Xabier Olano EH Bilduko zerrendaburuak ere bere hautagaitza aurkeztuko du.

Bakoitzak Gipuzkoarako duen eredua defendatuko du goizeko saioan. 09:00etan hasiko da, Markel Olanoren hitzaldiarekin. 90 minutu izango ditu bere proposamena defendatzeko. Ondoren, Xabier Olanoren txanda izango da.

Arratsaldean, 14:00etatik aurrera, taldeek hartuko dute hitza. Bozketa 19:00etan egitea aurreikusten dute.

EAJk eta PSE-EEk koalizioan gobernatzeko sinatutako aurreakordioak zazpi puntu nagusi aurreikusten ditu; ekonomia suspertu eta enplegua sortzea, hondakinen kudeaketa eta zerga politika, besteak beste.

Hain zuzen ere, hauteskundeak irabazi ondorengo elkarrizketetan, lurraldeen arteko harmonizazioaren beharra babestu zuen Markel Olanok, Gipuzkoan egun indarrean dagoen aberastasun handien gaineko zergari erreferentzia eginez.

EH Bildutik jakinarazi dute Gipuzkoa justuagoa, solidarioagoa eta euskaldunagoa helburu duen gobernu plana aurkeztuko duela gaurko saioan Xabier Olanok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
PSE-EE EAJ