Udal eta Foru Hauteskundeak -

Nafarroa

'Aldaketarako akordioa'n PSN sartzearen alde daude Geroa Bai eta I-E

Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu Nafarroa, PSN eta I-Eren 33 parlamentariek Nafarroako Gobernua aldatzearen aldeko apustua egin dute Uxue Barkosek eta Jose Miguel Nuinek.

Ezkerra alderdiarekin hasi du Uxue Barkosek bilera erronda

1:30

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra bat datoz: M24ko hauteskundeek argi utzi dute herritarrek "Nafarroan aldaketaren aldeko aldarria" egin dutela. Hala, Uxue Barkos eta Jose Miguel Nuin buruzagien ustez, UPN eta PP ez beste alderdiek aldaketa hori baliatzeko "akordio programatikoa" adostu behar dutela. Akordio horretan PSNk ere egon beharko luke, bien hitzetan.

Barkosek eta Nuinek bilera egin dute gaur Nafarroako Parlamentuan, Geroa Baik Nafarroako Gobernua aldatzeko alderdiekin abiatutako batzar sortan, lehena. Bien aburuz, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu Nafarroa, PSN eta I-Eren 33 parlamentariek babestutako akordioa litzateke "modurik onena aldaketa arrakastatsua izateko".

Batzarrean honakoak egon dira: Uxue Barkos, Manu Ayerdi, Koldo Martinez eta Itziar Gomez (Geroa Bai) eta Jose Miguel Nuin, Marisa Simon eta Txema Mauleon (I-E)

Maiatzaren 24ko hauteskundeek mapa politiko anitza utzi zuten Nafarroan: UPNk 15 eserleku lortu zituen, Geroa Baik, 9; EH Bilduk, 8; Podemosek eta PSNk, zazpina eta PPNk eta I-Ek, bina.

Barkos: "PSNren botoak aldaketaren botoak dira”

Lehendabiziko hartu-eman honekin pozik geratu da Barkos, bere iritzian, "datu sendoak" dituztelako. "Parlamentuan aniztasuna ondo ordezkatuko duen gehiengoa lortzea" dela helburua esan du.

Parlamentu berriaren osaketarako boto bakoitzak "errespetu osoa" merezi duela gaineratu du, eta "PSNren botoak aldaketaren botoak" direla zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak PSN Albisteak Geroa Bai Nafarroako albisteak EH Bildu Araba Izquierda-Ezkerra