Udal eta Foru Hauteskundeak -

Agurra

Egindako lanarekin pozik joan da Barkos Diputatuen Kongresutik

Nafarroako Parlamentuaren eserlekua betetzeko agur esan dio Geroa Baiko bozeramaileak Ganberari 11 urte eta gero. Kongresuan “lagun onak egin” dituela ziurtatu du Barkosek.

Uxue Barkos Geroa Baiko Kongresuaren bozeramaileak. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Geroa Baiko Kongresuaren bozeramaileak. Argazkia: EFE
Azken eguna Madrilgo Kongresuan Uxue Barkosentzat

1:57

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak agur esan dio gaur Diputatuen Kongresuari. Egindako lanarekin pozik agertu da; izan ere, “distantzia politikotik ere” hala onartu diote. Gainera, “Kongresuko txoko guztietan” lagun onak egin dituela esan du Barkosek.

Nafarroako Parlamentuaren eserlekua betetzeko agur esan dio Barkosek Ganberari 11 urte eta gero. Ekainaren 17tik aurrera Nafarroako presidentea izateko aukera du Geroa Baiko ordezkariak, hauteskunde osteko itunek ahalbidetzen baldin badute.

Kongresua sentsazio bikoitzarekin uzten duela azaldu du Barkosek. Alde batetik, profesionala; izan ere, “esfortzua handia eta benetakoa izan da urte hauetan”, eta lana distantzia politikotik onartu diotelako pozik agertu da.

Bestetik, esparru pertsonalean, Kongresuak “lagunak eta lagun onak Ganberako txoko guztietan egiteko” aukera eman diola onartu du Barkosek.

Toki bat uzteak beti “malenkonia” sortzen duela aitortu du Geroa Baiko ordezkariak. “Oso gustura” lan egin duela goraipatu du. “Desberdintasunetik beti errespetua” sentitu duela nabarmendu du, nahiz eta “hasiera batean zaila izan”.

Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma

Estatuaren eta Nafarroaren arteko finantza harremanak arautzen dituen Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma lege-proiektua eztabaidatu du gaur Kongresuak.

Hitzarmen Ekonomikoaren erreforma onartu du Kongresuak. Cristobal Montoro Ogasun ministroaren ahotan, hitzarmena ez da “pribilegioa” eta “ez ditu herritar batzuk besteekiko” diskriminatzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Geroa Bai Albisteak Nafarroa Uxue Barkos albisteak Nafarroako Hauteskundeak emaitzak