Udal eta Foru Hauteskundeak -

ITUNAK

Geroa Bairen gobernu bat babestuko luke PSNk, EH Bildu gabe

Foru Parlamentuan Geroa Baiko arduradunekin bilera izan ostean, Chivitek adierazi du EH Bildu gobernuan egoteak 'ezegonkortasuna' ekarriko liokeela Nafarroari.

Geroa Baiko eta PSNko arduradunek bilera izan dute goizean, Iruñean. EFE.
Geroa Baiko eta PSNko arduradunek bilera izan dute goizean, Iruñean. EFE.
Geroa Baiko eta PSNko arduradunek bilera izan dute goizean, Iruñean. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Alderdi Sozialistak ez du baztertzen Geroa Baik zuzenduko lukeen gobernu bati babesa ematea, betiere, EH Bildu kanpoan geratuko balitz. PSNren iritzian, EH Bilduk "ezegonkortasuna ekarriko lioke exekutiboari eta hori ez dugu nahi".

"Ez dugu nahi Bildu gobernuan egotea", esan du Maria Chivite PSNren presidentegaiak. Une honetan aukera guztiak zabalik daudela esan du, eta Geroa Baik gidatuko lukeen gobernu bat babestuko luketela, programaren arabera eta EH Bildu kanpoan utzita.

Gero Baiko arduradunekin bilera izan ostean egin ditu adierazpenok Chivitek komunikabideen aurrean. Uxue Barcos Geroa Baiko presidentegaiak, bere aldetik, esan du ez duela gogoko ez EH Bilduk ez PSNk elkarri hasieratik jarri dioten betoa. Sozialistak etorkizuneko gobernuan egongo diren edo ez ezin duela aurreratu jakinarazi du.

Igandeko udal eta foru hauteskundeen ostean Geroa Baik hasi duen bilera-errondaren baitan egin du gaur PSNrekin bilera. PPNko kideekin ere gaur bildu dira. Nafarroara aldaketa ekarriko duen gobernua osatu nahi du Barkosen koalizioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Geroa Bai Nafarroa gaur EH Bildu Bizkaia