Udal eta Foru Hauteskundeak -

Itunak Araban

EH Bilduk ez du oztopatuko Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi izendatzea

Hala, EAJk jada ez du aitzakiarik Maroto alkatetzatik kentzeko, koalizioaren hitzetan.

Ramiro Gonzalez
Ramiro Gonzalez
Ramiro Gonzalez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ez du oztoporik jarriko Ramiro Gonzalez EAJko hautagaia Arabako ahaldun nagusia izan dadin. Hala, koalizioren hitzetan, EAJk jada ez du aitzakiarik Maroto alkatetzatik kentzeko.

Koalizioak ohar batean azpimarratu duenez, Maroto alkatetzatik kentzeko hartutako konpromisoan lanean jarraitzen dute.

Horren ildotik, EH Bilduk aurreratu du ez duela Gonzalezen izendapena oztopatuko eta, ''erabaki horrekin desagertu egiten direla Maroto alkatetzatik kentzeko oztopoak''.

"Helburu horrekin, egun, bi aukera daude mahai gainean: gehiengo politikoa Miren Larrionen inguruan artikulatu; edo EAJk ofizialki hautagaitza aurkeztea, inbestidurarako EH Bilduren babesa izanda’’, gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Araba Euskal Autonomia Erkidegoa EH Bildu Arabako Ahaldun nagusia Albisteak Gaur Albisteak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Arabako Foru Aldundia albisteak