Udal eta Foru Hauteskundeak -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Barkos: 'Neurri asko hartuko ditugu UPNren politikei aurre egiteko'

Nafarroako presidente izango denak esan du "aukera paregabea" dutela "politika berria egiteko" eta “neurri berriak” hartzeko "gizartearen beharrei" erantzute aldera.

Uxue Barkos Geroa Bairen hautagai eta Nafarroako Gobernuko presidente berri izango dena. EiTB
Uxue Barkos Geroa Bairen hautagai eta Nafarroako Gobernuko presidente berri izango dena.
Uxue Barkos Geroa Bairen hautagai eta Nafarroako Gobernuko presidente berri izango dena. EiTB

M.G | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Geroa Bairen hautagai eta Nafarroako Gobernuko presidente berri izango denak azpimarratu du ezin duela hartuko dituzten neurri berrien artetik bat azpimarratu, "orokorrean" egingo dutena "UPNk egindako politikei aurre egitea" izango baita.

Euskadi Irratiko 'Mezularia' saioan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, "ziur" dago gai izango direla "legealdi honetaz parentesi bat baino gehiago egiten" eta "aldaketa" gauzatuko dutela.

Datorren astelehenean inbestidurarako eztabaidan presidentegai aurkeztuko denak esan du "orain arte egin dugun lana pentsatu baino askoz ere borobilagoa eta txukunagoa" izan dela, eta "gizartearen beharrei" erantzuteko neurriak aurrera eramateko moduan izango direla.

Astelehenekoa "aldaketaren alde agertu garenontzat momentu berezia" izango dela aitortu du, eta ez omen daki oraindik PSNk zer egingo duen, hitzaldia entzun arte ez zuela erabakirik hartuko iragarri baitzuen.

Sozialisten harira, Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusiak egindako adierazpenak kritikatu ditu, "Nafarroa hain gutxi ezagutzen duen baten" adierazpenek agerian uzten dutelako "betiko PSOE dela, Madrildik aginduak ematen dituena".

Baina argi adierazi du hemendik aurrera "nafarrok" hartuko dituztela erabakiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Geroa Bai Gaurko albisteak Nafarroan Uxue Barkos argazkiak Hauteskundeak Nafarroan