cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

10:57

Kosmos

Zientziateka

Nepaleko lurrikara: bapateko suntsipena etengabeko bilakaeran

AGENTZIAK

Bilbo

Arturo Apraizek, UPV/EHUko Geodinamikako irakasleak, Zientziatekan hitzaldia aurkeztu du ekainaren 23an Azkuna Zentroan.

33:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Apirilak 25ean eta maiatzak 12an lurra bortizki astindu zen Nepalen. Egun haietan, Richter eskalan 7,9 eta 7,3 graduko indarra eduki zuten bi lurrikara indartsuk herrialdea txikitu zuten. Lurrikarak indar suntsitzailea dira gizakiontzat, baina indar eratzaileak dira lurrarentzat: Himalaia mendikatea sortu eta kontinenteen apurketa eta banaketa eragiten dute. Nepalgo ezbeharraren moduko bat gertatzen den bakoitzean zalantza berdintsuak sortzen dira gizartean: Badago lurrikarak aurreikusteko aukerarik? Zergatik sortzen dira? Nondik dator haien suntsipen ahalmena? Zeintzuk dira munduan zehar arrisku sismiko handiena duten lurraldeak? Zein da gure inguruan lurrikara handiren bat gertatzeko dauden aukerak?

Arturo Apraizek, UPV/EHUko Geodinamikako irakasleak, 'Nepaleko lurrikara: bapateko suntsipena etengabeko bilakaeran' hitzaldia eman du Azkuna Zentroan, ekainaren 23an.

Zientziateka hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaiak jakitera emateko antolatzen duten ekimena da.

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka