cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:05

Kosmos

Artea & Zientzia

"Fenomeno naturalen ezagutza eta irudikapena"

EITB.EUS

Bilbo

Artea & Zientzia TopArte-n deituriko hitzaldi zikloaren bigarren jardunaldia apirilaren 27an izango da. Zientziaren garapenaren eta sormen artistikoaren arteko harremanaz hitz egingo da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gizakiak hainbat eratan irudikatu du natura historian zehar eta irudikapen horiek zeregin bat izan dute beti ulermen zientifikoaren sorreran. Eragin hori modu alderantzizkatu batean ere gertatu da, aurkikuntza zientifikoak inspirazio iturri izan baitira teknika piktoriko eta estilo artistikoen garapenean.

"Fenomeno naturalen ezagutza eta irudikapena" izeneko hitzaldia eskainiko dute aurreko gaian oinarrituz ondorengoek: Clara Cerviño biologo eta ilustratzaileak; Xavier Durán kimikari eta kazetari zientifikoak; eta azkenik, Cambridge Unibertsitaeko Aro Modernoko zientziaren eta artearen historian aditua den Jose Ramon Marcaidak. Artea & Zientzia TopArte hitzaldi zikloen bigarren jardunaldia osatuko du ekitaldi honek. Apirilaren 27an Guggenheim Museoko auditorioan egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.

Sarrera doakoa bada ere, gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke Guggenheim Museoaren txarteldegian edo museoaren webgunean.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzarekin antolatutako antolatutako ziklo hau, museoaren XX. urteurrena ospatzeko egin den TopArte programaren barruan dago kokatuta.

dago kokatuta.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka