cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

09:57

Kosmos

Artea & Zientzia

'Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa'

EITB.EUS

Bilbo

Maiatzaren 11n , 19:00etan, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan, Arte eta Zientzia hitzaldi-zikloaren hirugarren jardunaldia egingo da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Artea eta zientzia hasieratik oso estuki lotuta zeuden, baina egun bi kultura guztiz ezberdinei dagozkiela esaten da. Hala ere, konbina daitezke artea eta zientzia gauza gehiago jakiteko? Izan ere, zientziak errealitatea egiazta daitekeen datuekin azaltzen saiatzen da; eta arteak, aldiz, aurkakoari ematen dio garrantzia, behatzailearen neutraltasunari, alegia. Ba al dago modurik bi diziplinen arteko zubia eratzeko?

Pau Alsina UOC (Universitat Obertat de Catalunya) Kataluniako Unibertsitate Irekiko irakasle eta unibertsitate horretako arte, zientzia eta teknologia alorrak jorratzen dituen Artnodes aldizkariaren zuzendariak eta Juan Luis Moraza eskultore eta Vigoko Unibertsitateko irakasleak gai honi buruzko hitzaldia emango dute “Artearen eta zientziaren arteko analogiak ezaguera-modu gisa” izenburupean. Ekitaldia maiatzaren 11n egingo da, Bilboko Guggenheim Museoko Auditorioan, 19:00retatik aurrera. Zuzenean ere jarraitu ahal izango da Kosmos atarian.

Sarrera doakoa izango bada ere, ezinbestekoa izango da gonbidapenak aurretiaz hartzea, Guggenheim Museoko leihatilan bertan edo horren web orrialdearen bitartez.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak Bilboko Guggenheim Museoaren laguntzarekin antolatutako ziklo hau museoaren XX. urteurrena ospatzeko egin den TopARTE programaren baitan sartu dute.

Hurrengo ekitaldia

Maiatzak 25: "Zientzia artearen tresna gisa", Jacobo Castellano, Deborah García Bello eta Sergio Prego.

 

 

>

 

 

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka