cerrar buscador

Zientzia eta teknologia. Dibulgazioa eta ekitaldiak zuzenean - EITB

Kosmos

11:53

Kosmos

Zientziateka

Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berriari buruzko hitzaldia

EITB.EUS

Programa garatu duen taldeko kideetako batek, Asier Fullaondok, horren erabilgarritasuna azalduko du Zientziatekan, ekainaren 6an.

  • Argazkia: Zientziateka

    Argazkia: Zientziateka

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

UPV/EHUko genetista eta ingeniari talde batek organismoko proteinetan gertatzen diren mutazioak iker ditzakeen programa informatiko berezia sortu dute. Izan ere, minutu batean 40.000 proteina ikertzeko gai omen da. Hortaz, epe laburrean informazio kopuru izugarria kudeatzeko gaitasuna dauka. Gaixotasun horren kontrako borrokarako oso garrantzitsuak dira aplikazio bioinformatikoak, minbiziari buruzko ikerkuntzarako oso lagungarriak baitira.

Asier Fullaondo UPV/EHUko Genetika irakasleak Minbiziaren mutazioak aztertzeko software berria hitzaldia eskainiko du Zientziateka zikloan. Ekitaldia euskaraz izango da, ekainaren 6an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Azkuna Zentroan, eta zuzenean jarraitu ahalko da, streaming bidez, Kosmos webgunean.

Sarrerak doakoak izango dira, baina aurretik hartu behar dira Azkuna Zentroaren informazio-gunean.

Hilean behin UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrak eta Azkuna Zentroak puri-purian dauden zientzia arloko gaien berri emateko antolatzen duen ekimena da Zientziateka.

Iruzkinak

  • Zientziateka Hitzaldi guztiak Zientziateka