cerrar buscador

20:57

Bilbo

Irailaren 24an izango da

Honelakoa izango da Star Wars-en desfilea: ordutegia, ibilbidea...

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

200 pertsonak hartuko dute parte desfilean, "Training Day" egunaren baitan.

  • Star Wars-en desfile bat, AEBn. Argazkia: The 501st Legion

    Star Wars-en desfile bat, AEBn. Argazkia: The 501st Legion

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbo prest dago jada larunbatean Star Wars-en desfilea hartzeko. Egun horretan, Darth Vaderrek eta 200 soldadu inperialek hiriko kaleetan barrena egingo dute, Legion 501 nazioarteko elkartearen eskutik, 'Training Day' ekimenaren baitan.

Desfilea 17:30ean abiatuko da Sota eraikinetik, Moyua plazan. Ondoren, El Corte Ingleserako noranzkoa hartuko dute, eta gelditu egingo dira Aldundiaren egoitzan. Horren ostean, Mazarredora joango dira, eta han buelta eman eta berriz ere geldituko dira Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. Segidan, Jesusen Bihotza plazaraino joango dira, eta Casilda Iturrizar parkean bukatuko da.

Star Wars desfilea

Hauxe da eguneko programa:

Larunbata, hilak 24

17:30 Desfilearen hasiera

19:30 Desfilearen amaiera

19:45 Photocall eta hainbat jarduera Casilda Iturrizar parkean

22:00 Ekimearen bukaera

Astelehena, hilak 26

Tropa inperialek Miserikordi egoitza eta Basurtuko Ospitalea bisitatuko dituzte. Bertan, umeekin izango dira.

Asteartea, hilak 27

Enkantea egingo dute Bilbao Centroren egoitzan.

Asteazkena, hilak 28

Jaia egingo dute itsasadarretik, ontzi batean, 80ko hamarkadako kutsuarekin. Disko-jartzaileak ere izango dira.

ELKARTASUNA

Desfileak helburu solidarioa ere izango du. Izan ere, eskumuturrak salduko dituzte, bi euroan, eta bertan bildutakoa garapen bidean dauden herrialdetara elgorriaren aurkako txertoak bidaltzera eta Otxarkoagako jantoki sozialera bideratuko dute.

Gainera, hilaren 26an, tropa inperialek bisita egingo dute Bilboko Erruki Etxera eta Basurtuko Ospitalera. Bertan, opariak banatuko dituzte umeen artean.

Hurrengo egunean, enkante solidarioa egingo dute, eta dendek erakusleiho lehiaketa egingo dute. Erabiltzaileek faboritoa aukeratu ahal izango dute sare sozialen bidez.

Itsasadarrak ere, 'Star Wars' sagaren bisita jasoko du, ontzi batean jaia antolatuko baitute.

latuko baitute.

Iruzkinak