cerrar buscador

09:17

Bilbo

Sutea

Bi edukiontzik su hartu dute Bilbon, eta kalteak egin dituzte

Agentziak | Erredakzioa

Gordoniz kalean aparkatuta zegoen auto bat eta taberna bat kaltetu dira garren ondorioz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bi edukiontzik su hartu dute bart Bilbon, Gordoniz kalean, eta garrek kalteak egin dituzte horien ondoan aparkatutako auto batean eta bertan dagoen taberna batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturrion arabera, sutea 02:48an piztu da. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, bi edukiontzik su hartu dute, eta auto batean eta taberna baten pertsianan eta aurrealdean egin dituzte kalteak.

Suhiltzaileek amatatu dute sua, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du, gertatutakoa argitzeko.

akoa argitzeko.

Iruzkinak