cerrar buscador

08:47

Bilbo

SUTEA

Gizon bat hil da Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

06:00ak inguruan piztu da sua, Maximo Agirre kaleko eraikin batean. Oraingoz, ez dakite nola piztu den.

  • Maximo Agirre kaleko etxebizitza batean izan da sutea. Argazkia:  EiTB.

    Maximo Agirre kaleko etxebizitza batean izan da sutea. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gizon bat hil da bart Bilbon, etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakitera eman duenez, 06:00ak inguruan piztu da sua, Maximo Agirre kaleko eraikin batean.

Suhiltzaileak eta udaltzainak bertaratu dira, eta kaltetutako etxebizitzara sartu direnean, barruan aurkitu dute gizonezkoaren gorpua, lurrean.

Oraingoz, ez dakite sua nola piztu den. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Suhiltzaileek berehala lortu dute sua itzaltzea, eta ez da egon eraikina husteko beharrik.

steko beharrik.

Iruzkinak