Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Indarkeria matxista

Txosnak ordubete itxiko dituzte gaur gauean, eraso matxisten aurka

eitb.eus

23:30etik 00:30era itxiko dituzte txosnak Bilboko konpartsek.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak gaur gauean, Aste Nagusian egindako sexu erasoak salatzeko.

Hain zuzen ere, 23:30etik 00:30era egingo dute protesta.

Agiri batean, Bilboko konpartsek iragarri dute martxan jarri dutela eraso matxisten aurkako protokoloa, eta, horrenbestez, elkarretaratzea deitu dutela 18:00etarako, Arriaga plazan.

Halaber, "pauso bat gehiago" eman nahi izan dutela gaineratu dute, eta horregatik txosnen itxiera.

Horren ildotik, konpartsenak ez diren txosnei eta tabernei ere ixtea eskatu diete.

"Udalarekin lanean ari gara, jai ekitaldi guztiak gelditzeko ordu horretan", nabarmendu dute.

Larunbatean jaiak hasi zirenetik, lau sexu eraso egin dituzte Bilbon.

 

 

>