cerrar buscador

10:03

Donostia

Abuztuaren 31

1813ko sutea, donostiarren oroimenean

Eitb.eus

Abuztuaren 31rekin batera, Donostiak urtero oroitzen du 1813ko egun horretan hiria erre zuen sutea.

2:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako hiriak 1813. urteko abuztuaren 31n hiria kiskali zuen sutea izango du gogoan beste behin. Hori dela eta, egun guztian zehar hainbat izan dira data hori oroitzeko egingo diren ekitaldiak.

21:30ean, argiak itzali eta kandelak piztu dituzte Abuztuaren 31 kalean, Alde Zaharrean zutik iraun zuen kale bakarrean.

Jarraian, Zeremoniazko ibilbidea hasi da, San Bizente elizako atarian eta Santa Maria elizaren atariraino heltzen dena. Gainera, ibilbidean zehar, Donostiako himnoa eta Jose Maria Usandizagak 1813ko abuztuaren 31ko biktimen omenez idatzi zuen martxa entzungo dira. Santa Cecilia eta Gaztelupe abesbatzek abestuko dituzte kanta horiek.

Urtero egiten dira ekitaldi horiek Donostian, 1813ko sutearen urteurrena gogoratzeko. Garai hartan, Donostia hiria Frantziako Armadaren menpe zegoen, espainolen aliatuak ziren Ingalaterra eta Portugalgo armadek Donostia berreskuratu zuten arte. Orduan, erasotzaileek su eman zioten Donostiari, eta hainbat herritar bortxatu zituzten. Erre gabe utzi zuten kale bakarra egun Abuztuaren 31 izenarekin ezagutzen dena izan zen.

Iruzkinak