cerrar buscador

10:52

Gasteiz

Gurutzetan hil da

Hil da Poliziak ospitalera eraman zuen Gasteizko jaioberri bat

eitb.eus

Umetxoak biriketako eta bihotzeko geldialdia izan zuen, eta aire faltak eragindako lesioen ondorioz hil da.

  • Gurutzetako Ospitalea. EiTB

    Gurutzetako Ospitalea. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ostiralean Gasteizko Udaltzaingoak Santiago Ospitalera eraman zuen ume bat hil egin da Gurutzetako Ospitalean.

Umetxoa zazpi hilabeteko haurdunaldiaren ostean jaio zen, hil baino egun batzuk lehenago.

Ostiralean, biriketako eta bihotzeko geldialdia izan zuen, eta aire faltak eragindako lesioen ondorioz hil da.

Hasieran informatu bada ere barne komunikazioetan anbulantziak "berandu" iritsiko zirela ohartarazi zietela udaltzainei, eta horregatik erabaki zutela eurek eramatea ospitalera, Osasun Sailetik eta Udaletik ukatu egin dute hori. Izan ere, polizien arteko elkarrizketa guztiak grabatu ohi dira, eta ez dago halakorik jasota grabaziootan.

Santiago Ospitalean, haurtxoa suspertzen saiatu ziren, eta ondoren Gurutzetara eraman zuten, anbulantziaz.

Iruzkinak