Itxi

Gasteizko jaiak

Gasteiz

Zeledonek euskaraz ere kantatuko du aurten

eitb.eus

Abesti ospetsua euskarara egokitu dute Blusen eta Nesken Batzordeak eta Geu Gasteiz elkarteak.

  • Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon jantzita, iazko festetan. EFE

    Gorka Ortiz de Urbina, Zeledon jantzita, iazko festetan. EFE

Gorka Ortiz de Urbinak Zeledonen abestia kantatuko du berriz asteartean, abuztuak 4, Gasteizko jaiei hasiera emateko. Aurten, baina, euskaraz ere egingo du, lehen aldiz.

Abesti ospetsua euskarara egokitu dute Blusen eta Nesken Batzordeak eta Geu Gasteiz elkarteak, euskal hizkuntza "festetan ere" sustatzeko.

Hori horrela, Ortiz de Urbinak Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko du, eta, ondoren, Zeledonen abestia kantatuko du, euskaraz eta gaztelaniaz.

Hainbat proposamen aztertu eta gero, hauxe da hautatutako letra:

"Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon! Balkoian leiho on!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Etxe berria egin duk!
Zeledon, Zeledon, Zeledon! Balkoian leiho on!"