Julen Martijak Binakako bi txapel irabazi ditu dagoeneko, eta horietako bat, gainera, Jokin Altunarekin bikotea osatuta. Igandekoa bere hirugarren finala izango da modalitate horretan, Nafaroa Arenan jokatuko duen lehendabizikoa. Gainera, Jose Javier Zabaleta atzelariari egin beharko dio aurre.
UPNren Iruñeko bozeramaile eta hiriko alkate ohiak eta Tuterako alkateak akordioa itxi dute alderdi erregionalista elkarrekin zuzentzeko asmoz, apirilaren 28an egingo den kongresutik aurrera.
EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin talde politikoek aurrekontuak babestu dituzte, eta UPNk eta PPNk aurkako botoa eman dute. 265 milioi euroko aurrekontuak dira, aurreko urtean baino % 32 gehiago, eta zenbateko handienekoak 2007tik.
Lau pilotariak gustura gelditu dira aukeratutako pilotak ikusita. Gerora, prentsaurrekoa eman dute, eta, jakina, igandeko final handia izan dute aztergai.
Epaileak azaldu duenez, bidezkoa da ahozko epaiketa irekitzea, jatetxeko sukaldean aurkitutako frogak, gorpuaren posizioa eta prozeduran egindako lekuko-frogak kontuan hartuta.
Jokalari iruindarrak, 34 urtekoa bera, bi aldiz irabazi du Txapeldunen Liga, Vipers Kristiansand taldearekin. Azken urteotan, arazo fisikoak jasan ditu, baina, esan duenez, "oso zoriontsua izan naiz, nire kirol ibilbidean".
Munduan barrena olatu erraldoien bila aritzen da Xabi Lopez surflari iruindarra. 'Surfing 360' Primeran plataforman estreinatu duen dokumental sailean munduko 12 olatutan murgilduko gaitu. Dioenez, orain arteko atalik politena Islandiakoa da, hainbat abentura bizi izan baitzituzten.
Jagoba Arrasate entrenatzaileak erabaki duenez, ez du berrituko Osasunarekin duen kontratua, ekainaren 30ean amaituko zaiona. Hartara, eta ez du talde gorritxoa entrenatuko 2024-25 denboraldian, Arrasatek berak astearte honetan Iruñean emandako prentsaurrekoan iragarri duenez.
Aitor Silgado UPNko zinegotziak ez du aldeko botorik eman, bere hiru alderdikideek egin duten bezala. UPN adierazpena "arintzen" saiatu da zuzenketa baten bidez, baina ez dute onartu.
Berriatuko entrenatzaileak 2018ko udaran sinatu zuen Nafarroako klubarekin, eta, asteartean baieztatu duenez, 2023-24 denboraldia amaituta ez du jarraituko talde gorritxoan.
Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako Finalaren aurretik dituen sentsazioak adierazi ditu. Horrez gain, Peio Etxeberriarekin jokatzeak energia transmititu diola azaldu du, izan ere, energia askoko pilotaria da Etxeberria.
Binakako txapelketako finalaren saio berezia emititu zen astelehen gauen ETB1en. ETB kantxako taldeak finalaren inguruan hitz egin zuen, eta bertan, Jokin Altunak, Peio Etxeberriak, Jokin Etxanizek (Jose Javier Zabaletaren partez) eta Antton Maizek hitz egin zuten.
Udalak kudeatutako Txoko Berri apartamentu tutelatuetan bizi zen gizona, Iruñeko Donibane auzoan. Ostiralean eman zuten abisua eta udaletxeko langileak bertaratu zirenean topatu zuten hilotza.
Osasunako presidenteak argi utzi du Jagoba Arrasate Osasunaren entrenatzaile lanetan jarraitzea bizkaitarraren eskuetan dagoela. Arrasateren kontratua ekainaren 30ean amaituko da.
Asier Agirre eta Martxel Iztueta dira Binakako B Serie Txapelketako txapeldunak. Finalean Iker Larrazabal eta Iosu Eskiroz menderatu dituzte, 22-6ko emaitzarekin. Txapelak jantzi ostean, EITB Mediarekin hitz egin dute txapeldunek.
Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotzi denak sare sozialetan argitaratutako bideo batean azaldu duenez, hilaren 26an ebakuntza egingo diote, eta lanetik kanpo egongo da egun batzuez. "Indarberrituta" itzuliko dela hitz eman du.
Athletic denboraldi ona egiten ari da, baita Beñat Prados ere. Erdilaria pozik dago orain arte egindako lanarekin, eta minutuak pilatzen jarraitu nahi du. Pradosek bizitzen ari den momentuaz, etorkizunaz eta Real Madrilen aurkako Ligako partidaz hitz egin du EITB Mediarekin.
Ordu tarte berean (20:30etik 21:30era) amatatuko dituzte argiak udaletxe, enpresa eta etxebizitzetan, klima aldaketak dakartzan ondorio larrien gainean kontzientziatzeko.
Diego Yllanesek bilatzaileetan bere izena idaztean, Nagore Laffageren hilketa ez agertzea eskatu zion Auzitegi Nazionalari, baina Justiziak ezezkoa eman dio. Sei urte aske daramatza hiltzaileak eta ahanzturarako eskubidea aldarrikatu du, baina gailendu egin zaio kasuaren gaineko interes publikoa.
Kondenatuak alegatu zuenez, sexu-deliturik egin ez arren, hainbat komunikabidek mota horretako delituekin lotzen zuten. Epaiaren arabera, informaziorako eskubidea interes orokorreko egitateen gainetik dago.
Agirre-Iztueta eta Larrazabal-Eskiroz Binakako Serie B txapelketako finalean erabiliko duten materiala aurkeztu dute. Finala larunbatean izango da Labrit pilotalekuan (Iruñea) eta ETB1en zuzenean emitituko da.
Epaiak jasotzen duenaren arabera, gizonezkoak 20.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari. Zigorraren erdia espetxean bete behar izango du, eta ondoren, Espainiatik botako dute.
Iruñeko Arrosadia auzoan egongo da zentroa, eta bertan indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeei arreta, aholkularitza eta laguntza emango zaie urte osoan, 24 orduz. Iaz, 2.091 salaketa aurkeztu ziren Foru Erkidegoan, aurreko urtean baino % 8,4 gehiago.
Atxilotu ondoren, dagokion epailearen esku utziko dituzte. Halaber, ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen ahalegintzeagatik.
32 urteko gidaria Tajonar kaletik zihoan bart biribilgune batean zuzen jarraitu, espaloira igo, hesi bat gainditu eta UNEDeko fatxadaren kontra jo zuen arte Zorionez, ez da inor zauritu.
Osasunak 2-4 galdu du Real Madrilen aurka EA Sports Ligako 29. jardunaldian. Jagoba Arrasate, Osasunako entrenatzaileak, prentsaurrekoan "taldeak erraztasun gehiegi eman dituela" aitortu du.
Korrikaren hirugarren egunaren arratsaldean Sarrigurendik sartu da Korrika Iruñerrira, eta 16:00ak aldera heldu da Iruñeko erdigunera. Kirolari zein politikariek eta hamaika erakunde, ikastola eta elkartetako kideek eskuz esku eraman dute lekukoa, kalez kale zirrara eta ilusioa zabalduz.
Guztira, lau miaketa egin dituzte atxiloketa horiekin lotuta, eta 1.500 landare inguru (20 bat kilo) konfiskatu. 180.000 euroko irabaziak lortuko lituzkete dena salduz gero.
Hala, Jaka eta Eskiroz (azken horrek Mariezkurrena ordezkatuko du) eta Zabala eta Zabaleta arituko dira nor baino nor gehiago, finalerdietako ligaxkako hirugarren eta azken jardunaldian. Zenoztarrak minduta du eskuin eskua; bera eta Zabaleta finalerako sailkatuta daude.