cerrar buscador

11:05

Iruñea

Ezbeharra Nafarroan

Bi urteko kartzela-zigorra, Baztanen hildako getxotarraren kasuan

N.B | eitb.eus

Horrez gain, zigortutako langileak 176.262 euro ordaindu beharko dizkio biktimaren familiari.

  • Baztango jolas-parkearen 'Pendulua'. Argazkia: EiTB.

    Baztango jolas-parkearen 'Pendulua'. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bi urteko kartzela-zigorra ezarri diote dute Nafarroako Baztan Abentura jolas-parkeko langile bati, 2015eko abuztuan getxotar batek izandako istripu larriaren ondorioz. Ezbehar hartan getxotar bat hil zen. Bi aldeek adostu dute erabakia, eta, horrez gain, 176.262 ordaindu beharko dizkio familiari.

Diego Lastra Gutierrezek 40 urte zituen 2015ean Baztan Abentura Parkean, Elizondotik gertu (Nafarroa), 100 metroko altueratik erorita hil zenean. Ezbeharra 'Pendulua' izeneko atrakzioan gertatu zen.

Foruzaingoak ezbeharraren nondik norakoak ikertu ondoren, hildakoari beharrezko segurtasun soketako bat jarri ez ziotela ondorioztatu zuen. Hori dela eta, zuhurtziagabekeriazko hilketa delitua egotzi zioten atrakzioaren arduradunari (M. M. A. G.).

(M. M. A. G.).

(M. M. A. G.).

Iruzkinak